"Urteko helburuak bete" ditu Xabin Aranagak

Uztarria.eus 2008ko mai. 14a, 14:05

Xabin Aranaga Gasteizko maratoiaren ostean podiumean. Eskubikoa da Aranaga.

Hirugarren sailkatu zen igandean Gasteizen, Martin Fiz maratoian

Egin zuen denbora (2:28:10) egitea espero zuela dio; ez, ordea, postua

Xabin Aranagak hirugarren postua lortu zuen joan den igandean, Gasteizen, VI. Martin Fiz Nazioarteko Maratoian. 2:28:10eko denbora behar izan zuen 42,195 kilometroko ibilbidea burutzeko.

Michael Chemchir izan zen helmugara aurrena iritsi zen lasterkaria eta hurrengo hiru postuak Martin Fiz, Aranaga eta Asier LarraƱagaren arteko esprintean erabaki ziren. Esprinta Fizek jo zuela esan du Aranagak. Azkenean, Fizek lortu zuen bigarren postua eta Aranagak hirugarrena. Emakumezkoetan Cristina Gomez izan zen aurrena.

Egin zuen denbora egitea espero zuela aitortu dio Aranagak uztarria.com-i, baina ez hirugarren postuan sailkatzea. "Gogorra izan zen lasterketa baina tenperatura egokia zegoen lasterka egiteko". Hala ere, "gustura" dagoela esan du lortutako emaitzarekin.

Hiru bat hilabete prestatzen

Hiru bat hilabetean aritu da Gasteizko maratoia prestatzen. Aitortu duenez, aurtengorako horixe zuen helburu, Hango proban egin zuen denbora egitea eta prestaketa horretarako Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia baliagarria izan zaio. "Gasteizko maratoiari begira atera nintzen Azkoitia-Azpeitian. Ikusi egin nahi nuen nola nengoen eta nahiko eroso aritu nintzen".

Aranaga aspalditik dabil bateko eta besteko maratoietan lehiatzen. Hala ere, azkeneko urteetan "nahikoa lasai" ibili da. "Baziren bi urte lehiaketetan parte hartu gabe nengoela". Aurrera begira, oraingoz, helburu jakinik ez duela esan du. "Lehenengo eta behin atsedena hartu, behintzat".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide