"Palestinari elkartasuna" adierazteko elkarretaratzea egingo dute ostegunean

Uztarria.eus 2008ko mai. 14a, 14:05

Maiatzaren 15ean beteko dira 60 urte Israelgo Estatua sortu eta "Palestinaren kontrako sarraskia" hasi zela

Kontzentrazioa 20:00etan izango da plazan, "Palestinari elkartasuna adierazi" eta "Israeli boikota" egiteko

"Palestinari elkartasuna" adierazteko elkarretaratzera deitu dute hainbat herritarrek. Maiatzaren 15ean, ostegunean, beteko dira 60 urte Israelgo Estatua sortu eta "Palestinaren kontrako sarraskia" hasi zela. Urteurren horren harira egingo dute kontzentrazioa. Ostegunean izango da, 20:00etan, plazan.

Ekimenaren antolatzaileen arabera, "datorren maiatzaren 15ean Palestinako biztanleek beraien historian izandako egunik gogorrenetako bat gogoratuko dute". Azaldu dutenez, "egun horri 1948ko maiatzaren 15ari, Nakba (Hondamendia) deitzen diote palestinarrek. Egun horretan 800.000 palestinarrek euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistek bultzatutako garbiketa etnikotik ihesean".

Informazio gehiago uztarria.com-eko Azpeititik Palestinara blogean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide