Helduentzako futbol 7ko txapelketa antolatu dute ekainerako

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com 2008ko mai. 15a, 11:05

Txapelketako partida guztiak Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian jokatuko dituzte

Ekainaren 7an eta 8an Gaztetxoen II. Anaiarteko Futbol Txapelketa jokatuko dute

Azpeitiko II. Futbol 7ko Txapelketa antolatu dute. Hamabost urtetik gorako edonork parte hartu dezake, eta ekainaren 14an eta 21ean jokatuko dituzte partidak. "Iaz antolatu genuen aurreneko aldiz futbol 7ko txapelketa. Baina orduan 24 ordutan jokatu ziren partida guztiak eta nekagarria gertatu zen. Aurten bi larunbatetan banatuta jokatzea erabaki dugu", dio Meliton Rodriguezek, txapelketaren antolatzaileak.

Futbol txapelketako norgehiagoka guztiak Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian jokatuko dituzte, ekainaren 14an eta 21ean.

Parte hartu nahi dutenek izena Etxe Zurin, Korralen eta Iraurgiko Saskibaloiko tabernan eman dezakete izena. Izena emateko garaian talde bakoitzak 60 euro ordaindu behar ditu.

Gaztetxoentzat ere txapelketa

Helduentzako futbol 7ko txapelketarekin batera, Gaztetxoen II. Anaiarteko Futbol Txapelketa ere antolatu dute. Ekainaren 7an eta 8an jokatuko dute eta eskola arteko alebin mailako gaztetxoen lehiaketa izango da. Hala, Azpeitiko, Azkoitiko eta Urola bailarako hainbat ikastetxek parte hartuko dute. Eta horiez gain, Ezkaraiko (Errioxa) talde bat ere etorriko da txapelketa jokatzera. Partida horiek ere Garmendipeko zelaian jokatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide