Musika eskolen topaguneko lehen ekitaldia egingo dute

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 16a, 10:05

Zumaiako, Azpeitiko eta Zestoako musika eskolek txistu, ballet, perkusio... erakustaldia egingo dute

Azpeitiarren emanaldia larunbatean izango da, 19:00etan Izarraitzen

Zumaiako, Azpeitiko eta Zestoako musika eskolen arteko topagunea egingo dute aurten lehen aldiz Zumaiko Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta estilo guztietako musikaz eta dantzez gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.

Ekimena Zumaiako Txori Txiki Musika Eskolak, Zestoako Ertxiña Musika Eskolak eta Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolek antolatu dute.

Emanaldiak herrietan

Azpeitian Izarraitz Pilota Lekuan izango da emanaldia, larunbatean 19:00etan. Hau Asteburu Musikalaren egitarauaren baitan antolatu du Juan Antxieta Musika Eskolak eta hemen ere trikitixa, saxofoia, perkusioa, orkestra ... entzuteko aukera izango da. Horretaz gain, euskal dantzak ere prestatu dituzte ikasleek.

Maiatzaren 23an, ostirala, zestoarrek izango dute musika eskolen topagunean gozatzeko aukera, Laranjadi enparantzan egingo baita, 19:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide