Urrestillan garai bateko jolasen tailerra egingo dute

Uztarria.eus 2008ko mai. 16a, 13:05

Bihar, larunbata, egingo dute tailerra Urrestillako frontoian

Bi eta hamaika urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago

Urrestillako Herri Batzordeak proposatu eta Udalarekin elkarlanean, garai bateko jolasen tailerra egingo dute larunbatean auzo horretan. Bi eta hamaika urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago tailerra.

.16:00retan hasi eta 18:00ak arte iraungo du eta Urrestillako frontoian izango da. Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketako begiraleek zuzenduko dute ikastaroa eta, besteak beste, kinkirrina, xibota, soka saltoa eta beste hainbat jokotan ibiliko dira gaztetxoak. "Garai bateko jokoak berreskuratzea" da ekimenaren helburua.

Larunbat honetan egingo dute lehendabiziko tailerra baina bigarren bat ere izango da. Hurrengo larunbatean, hilak 24, egingo dute bigarren saioa ordu eta toki berdinean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide