Lagun Onak-ek ez du igoera fasea jokatzeko txartela lortu

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2008ko mai. 17a, 22:05

Lagun Onak-ekoak Gernikaren kontrako partidan, larunbatean, Garmendipen.

Gaur (larunbata) galdu egin du Gernikaren kontra, eta irabazi beharra zeukan Espainiako Bigarren B Mailara igo nahi izateko

Garmendipen 500 ikusle bildu dira

Espainiako Bigarren B Mailarako igoera fasea jokatzetik gertu-gertu geratu da Lagun Onak-ek. Gaur (larunbata) Azpeitian Gernikari irabazi beharra zeukan horretarako, baina 0-1 galdu du.

Partidako bigarren minutuan egin du gola Gernikak, eta etxekoek ezin izan diote buelta eman.

Giro bikaina izan da Garmendipen, Hirugarren Mailako denboraldiko azkeneko partidan: 500 ikusle bildu dira, eta txaranga eta dena izan da.

Hemezortzi azpeitiar jokalarirekin aritu da denboraldi honetan Lagun Onak, azkeneko urteetan baino gehiagorekin, eta ia beti sailkapenean goian egon da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide