Bihar, asteartea, Hirugarren Adinekoen Mahaiaren bilera egingo dute Bagerako (lehen Aitonena I) bilera gelan. Arratsaldeko lauretan hasiko da bilera.
Juan Karlo Arellano Udaleko Gizartekintzako Batzordeburuaren hitzetan, "bileran honako gaiak landuko dira, besteak beste: orain arte egindako bileren informazioa emango dugu, maiztasuna, berriak eta abar".