Aratz Errekan larunbat gauen bukatu zituzten San Isidro jaietako ekitaldiak; Nuarben, berriz, atzo iluntzean eman zieten amaiera trinidadeei Imuntzo eta Belokik alaitutako erromeriarekin. Bietan festarako gogoa azaldu du jendeak, "asko ibili" baita.
Aratz Errekako Festa Batzordekoak gustura daude jaiek izan duten harrerarekin: "Oso ondo joan dira jaiak eta jende asko ibili da".
Inoiz ez bezala, larunbatean idi demak izan ziren han eta alde aldiz Paulo Aranberriren idiak izan ziren Igeldo-renak baino gehiago: aurrenak 55 plaza egin zituen eta bigarrenak 36. Ordubete beranduago hasi zen lehia, baina giro ederrean egin zuten. Aratz Errekako otarraren zenbaki saritua, berriz, 4.428 izan da.
Ia ehun lagun herri afarian
Nuarben Trinidadeak atzo bukatu ziren erromeria giroan. Bizikleten ikuskizunarekin hasi zuten jaia larunbatean eta herri afariarekin jarraitu. Han ehun lagun inguru elkartu ziren.