Igandean Ibilaldiara joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2008ko mai. 20a, 13:05

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu du Zornotzara joateko autobusa

.9:30ean atera eta 19:00etan izango da buelta

Datorren igandean, hilak 25, Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen jaia izango da Zornotzan, eta hara joateko autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. 9:30ean atera eta 19:00etan izango da buelta, eta 7 euro kostatuko da.

Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak telefono honetara deitu behar du: 943 151246.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide