Hurrengo lasterketa Sanjuandegin

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 23a, 11:05

Sanjuandegiko Bigarren Mendi Lasterketa ekainaren 29rako antolatu dute Bide Ona Elkartekoek

.14 kilometroko ibilbidea da, eta Oñatz eta Sistiaga zeharkatzen ditu

Sanjuandegiko tabernarien Bide Ona Elkartekoek jarri dute Sanjuandegiko Bigarren Mendi Lasterketaren eguna: ekainaren 29an izango da.

Iaz antolatu zuten aurrenengo aldiz lasterketa Sanjuandegiko tabernarien elkartekoek, baina ordu hartan irailaren 30ean izan zen. Aurten hitzordua ekainean jartzea erabaki dute antolatzaileek, modu horretan "parte hartzera jende gehiago animatuko delakoan", diote.

Lehenengo lasterketan 39 kirolarik parte hartu zuten, eta Enekoitz Aizpuruk irabazi zuen, proba 55 minutu eta 52 segundutan bukatuta. Mendi Lasterketak 14 kilometroko ibilbidea du, eta Oñatz eta Sistiaga zeharkatzen ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide