Azpeitiak etxean hartuko du Lasarte GR-16 bertso bidean

Uztarria.eus 2008ko mai. 23a, 13:05

Gaur, ostirala, Jim Klark tabernan izango da bertso lehiaketa

Joaneko saioaren zati batzuk, bideoan, bertsoa.com-en daude ikusgai

Gaur (maiatzak 23, ostirala) Azpeitia eta Lasarte herrietako bertsolarien arteko lehia izango da Sanjuandegiko Jim Klark tabernan. GR-16 bertso bideko ekimena izango da eta bi herri horietako bertsolariak ariko dira nor baino nor bertsotan. 22:30ean hasiko da bertsoen lehia.

Lasarteko bideoak bertsoa.com-en

Joaneko saioa, hau da, Lasartek Azpeitia etxean hartu zuenekoaren zati batzuk, bideoan, interneten zintzilikatu dituzte, bertsoa.com webgunean. Han, Jokin Urangak, BeƱat Lizasok eta Josu Oiarzabalek ordezkatu zuten Azpeitia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide