Aralarrek aldizkaria atera du

Uztarria.eus 2008ko mai. 26a, 14:05

Aralarrek ateratako aldizkariaren azala.

"Aukeratu gintuztenei eskerrak emateko atera dugu, batez ere", azaldu dute

Denera, zortzi orrialde ditu eta hiru hilean behin ateratzea aurreikusten dute

Azpeitiko Aralar alderdiak aldizkari propioa kaleratu berri du. Aralarreko kideek adierazi dutenaren arabera, "aukeratu gintuztenei eskerrak emateko atera dugu, batez ere". Orain, "etxez etxe" ari dira aldizkaria banatzen.

Herriko eta herriaren kudeaketaren inguruko gaiak jorratzeko helburuarekin atera dute eta hiru hilean behin kaleratzen saiatuko direla azaldu dute. Zortzi orrialdekoa da, bi kolorera.

Aldizkaria, orrialdez orrialde

Azalean, taldeko kideen argazkiarekin batera, aurkezpen testuak ematen dio sarrera lehenengo zenbakiari. Bigarren orrialdean, Juan Karlos Arellano alderdi horrek Udalean duen zinegotziaren hitzak datoz. Hurrengo orrialdean irakurketa politikoa eta udal gaien inguruko testuak datoz. Laugarren eta bosgarren orrialdeak, berriz, Arellanori egindako elkarrizketak osatzen ditu, eta hurrengo biak ingurumenaren ingurukoak dira. Besteak beste, "Sistiaga errekan egiten ari diren txikizioa" salatu dute Aralarrekoek. Azken orrialdean, zortzigarrenean, udal gaien berri ematen dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide