Atzo, osteguna, banatu zituzten Xabier Munibe Ikastolako guraso elkarteek antolatutako XVII. Bertsopaper Lehiaketako sariak, Baztartxon. Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo DBHko ikasleek aurkeztutako 50 lanen artean erabaki du Idoia Alberdik, Agustin Arrietak, Santi Izagirrek, Anjel LarraƱagak eta Ixabel Jauregik osatutako epaimahaiak. Sarituez gain, Mikel Mendizabal, Imanol Lazkano eta Jokin Uranga izan ziren atzoko ektialdian, bertsotan.
Saridunak
B maila (DBH 1 eta 2)
- 1. saria. Eneritz Eizmendi (Errezil).
- 2. saria. Izaro Zinkunegi (Errezil).
- 3. saria.Unai Segurola (Azpeitia).
- 4. saria.Irati Artetxe (Azkoitia). A maila (DBH 3 eta 4)
A maila
- 1. saria.Miriam Etxaniz (Azkoitia).
- 2. saria.Miren Aramendi eta Eneritz Korta (Azkoitia).
- 3. saria.Haizea Ribera, Ione Muxika eta Ania Diez (Azkoitia).
- 4. saria.Unai Izagirre eta Julen Zubizarreta (Azkoitia).
Azkoitiarretan onena
- Maialen Artetxe.