Herriarteko Pilota Txapelketan Azpeitia finalerdietara pasatu da

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 2a, 12:06

Ilunpekoek finalerdietako partida ostiralean jokatuko dute Ataunen kontra, 22:00etan, Frontoi Txikian

Ilunpe Pilota Elkartekoek egindako zozketako zenbaki sariduna 9289 da

Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietara heldu da Azpeitia Bergarari irabazi ondoren. Bergaran 0-3 irabazi zuten Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek eta ostiralean, Azpeitian, 2-1 irabazi zuten. Beraz, erraz garaitu dituzte bergararrak.

Finalerdietako hurrengo partida Azpeitian jokatuko dute, Ataunen kontra. Ostiralean izango da 22:00etan, Frontoi Txikian. Norgehiagoka "gogorra" izango dela dio Ilunpeko kide Jesus Ruiz ArgandoƱak: "Hirugarren partida erraz irabazteko modukoa izango dugu, baina lehenengo bietan jokatu beharra daukagu irabazteko; hor jokoa dago, jokoa, bete-beteko partidak izango dira".

Zozketako zenbakia 9289

Ilunpe Pilota Elkartekoek egin duten zozketako zenbaki sariduna 9289 da; finalerako lau sarrera, lau afari Kiruri jatetxean eta 1.200 euroko saria jasoko ditu saridun txartela duenak. Ilunpekoen esanetan, "oraindik txartelaren jabea ez da azaldu eta epearen barruan agertzen ez bada, berriro egingo da zozketa".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide