Antonio Aristik hamabigarren postua lortu du Pauen

Uztarria.eus 2008ko eka. 2a, 15:06

Asteburuan jokatu dute Frantzian Seat Leon EuroCup txapelketa

SuperKopako sailkapen orokorrean hamargarren postuan dago auto gidari urrestildarra

Antonio Aristi auto gidari urrestildarrak hamabigarren egin zuen joan den igandean Pauen (Frantzia). Seat Leon EuroCup txapelketa jokatu zuten ostiral, larunbat eta igandean hiri horretan egindako zirkuituan. Gabor Weber Hungariako pilotuak irabazi zuen karrera.

Aristik ez zuen zorte handirik izan asteburu osoan zehar. Larunbateko entrenamenduetatik hasi zen haren zorte txarra; hemezortzigarrena izan zen entrenamenduetan. Horren ondorioz, larunbat arratsaldeko karreran arriskatu beharra izan zuen pilotu urrestildarrak eta horretan ari zela, maniobra batean huts egin eta erretiratu beharrean aurkitu zen. Igandeko lasterketan, azken postutik atera eta karrerari buelta ematen hasi zen. Aristi izan zen azken lasterketako piloturik azkarrena eta hamabigarren postuan bukatu zuen.

Seat Leon Superkopan hamargarren

Joan den asteburuan Seat Leon Euro Cup txapelketan lehiatu bazen ere, Aristi, Seat Leon Superkopan ere aritzen da. Superkopako sailkapen orokorrean hamargarren postuan aurkitzen da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide