Gipuzkoako lehiaketan bi domina

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 4a, 11:06

Goiko argazkian, Izarraitz Igeri Elkarteko Pablo Etxeberria eta Ainhoa Goenaga igerilariak dominekin. Behekoan, Gipuzkoako Eskolarteko Igeri Txapelketan parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.

Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilarik Gipuzkoako Eskolarteko Igeri Txapelketan parte hartu dute

Izarraitz Igeri Elkartekoak emaitza onak lortzen ari dira denboraldiko hainbat lehiaketatan

Gipuzkoako Eskolarteko Igeri Txapelketa jokatu zuten larunbatean, Ordiziako igerilekuan. Alebinen mailako lehiaketan, Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilarik parte hartu zuten: 1996an jaiotako mutilen mailan Jon Odriozolak; 1997an jaiotako mutiletan Pablo Etxeberriak; eta 1997an jaiotako nesketan, berriz, Ainhoa Goenagak eta Luke Kortak. Igerilari azpeitiarrek bi domina ekarri zituzten herrira, bata zilarrezkoa eta bestea brontzezkoa.

Bi proba egin behar

Igerilari bakoitzak bi proba egin behar izan zituten igeri txapelketan: 400 metro libreak eta 200 metro estiloak. Kirolariek bi probetan egin zituzten denborak kontuan izanda osatu zuten sailkapen orokorra.

.1996 urtean jaiotako mutilen mailan, Izarraitz Igeri Elkarteko Jon Odriozola igerilaria hamazortzigarrena izan zuen sailkapen orokorrean.

.1997 urtean jaiotako nesken artean, Izarraitz taldeko Ainhoa Goenagak bigarren egin zuen, zilarrezko domina lortuz. Luke Korta igerilari azpeitiarrak, berriz, zazpigarren egin zuen sailkapen orokorrean.

.1997 urtean jaiotako mutilen artean lortu zuten bigarren domina Izarraitz Igeri Elkarteko kirolariek. Maila horretan, Pablo Etxeberriak hirugarren egin zuen eta brontzezko domina eskuratu zuen.

Ordiziakoa ez da kasualitate hutsa izan, ordea. Izarraitz Igeri Elkartekoak emaitza onak lortzen ari dira jokatzen ari diren igeri denboraldiko hainbat lehiaketatan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide