Euskal Herriko ekonomia hizpide, Esklabetan

Uztarria.eus 2008ko eka. 4a, 12:06

Euskal Ikasketen baitan, hitzaldia eskainiko du gaur, asteazkena, Joseba Tobar-Arbuluk Esklabetan

21:00etan hasiko da hitzaldia

Nabarralde eta Nafarroako Azpeitiarrak taldeak antolatuta, Euskal Ikasketen baitako hitzaldiak aurrera doaz eta gaur, asteazkena, Joseba Tobar-Arbulu izango dute eurekin solaskide. Euskal Herriko ekonomia, itun estrategiko baten bila izango du Tobarrek hizketagai.

Ingeniaritzan doktorea da Tobar eta zientziaren soziologian masterra egina du, Montrealeko McGill Universityn. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta UEUko kidea ere bada. Horrekin batera, Eusko Ikaskuntza eta Luganoko (Suitzako) Research Laboratory of Monetary Economics elkarteko partaidea da.

Ohi bezala, Esklabetan izango da hitzaldia eta iluntzeko bederatzietan hasiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide