Datorren denboraldia prestatzen hasi da Iraurgi Saskibaloi kluba

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 6a, 12:06

2008-2009 denboraldian hamazortzi talde izateko asmoa du Saskibaloi Elkarteak

Junior mailako nesken Irraitz Inmobiliaria taldeak Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du igandean, Ordizian

Iraurgi Saskibaloi Elkartea 2008-2009 denboraldia prestatzen hasi da: "Horretarako zenbat talde, entrenatzaile... behar ditugun jakin behar dugu". Hori dela eta, elkartearen webgunean (www.iraurgisb.com) izena emateko aukera zabaldu du Iraurgik. "Azalean, izen-ematea jartzen duen tokian klikatu eta bertan azaltzen den formularioa bete behar da", diote.

Iraurgiren asmoa datorren urtean ondorengo mailetan jokatzeko 18 talde izatea da: EBA Liga; Mutilen Autonomika maila; Junior mutilen lehen maila; Junior nesken lehen maila; Kadete mutilen lehen mailan, bi talde; Kadete nesken lehen eta bigarren mailetan, talde bana; Lehen urteko Infantil nesketan, bi talde; Bigarren urteko Infantil neskak; Lehen urteko infantil mutilak; Bigarren urteko infantil mutiletan, bi talde; eta Alebin mailako nesketan eta mutiletan bina talde. Iraurgikoek azaldu dutenez, teknifikazio taldeetarako izena emateko epea irailean zabalduko dute.

Bestalde, aurtengo denboraldi bukaerako afaria ekainaren 27an egingo dute, 20:00etan, Loiola Hotelean.

Junior nesken finala

Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Junior mailako nesken Izarraitz Inmobiliaria taldeak Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du Bera Bera taldearen kontra, igandean, Ordiziako Kiroldegian. Iraurgikoek beraien webgunean azaldu dutenez, "finala Azpeitian jokatzekoak ginen, bi taldeetako entrenatzaileek hala adostu zutelako. Baina azkenean aurkariek atzera egin dute eta guk hori onartu behar izan dugu; azkenean Ordizian jokatuko dugu finala, beraz".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide