Uztarriaren 96. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2008ko eka. 6a, 13:06

Herrian bizi dugun ekonomia egoera izan da zenbaki honetako gai nagusia

Fernando Morillo, Munoaundiko indusketa lanak, Paulette Gombarik eta umezurtzen etxea... gaiak landu dira, besteak beste, ekaineko zenbakian

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 96. zenbakia kalean da jada. Ekaineko zenbakian honako gaiak landu dira:

-Inkesta: Jendeak parte hartzen al du festa txikietan?

-Gai bat, bi ikuspuntu. kudeaketa gero eta arazo larriagoa da Azpeitian ere. Gauzak horrela, herritarrek ba al daukate kontzientzia ekologikorik?

-Ekonomia. Krisi hotsak daude, eta horretaz mintzo dira Azpeitiko eragileak.

-Klik. Urtegiko barruak.

-Munoaundi. Sonia San Jose Aranzadi Elkarteko kidea.

-Paulette Gombarik. Etxean eduki zituen umezurtzak-eta

-Jakiteko. Fernando Morillori idazteaz gain zer gustatzen zaio?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide