Finalerdiak jokoan Frontoi Txikin

Uztarria.eus 2008ko eka. 6a, 13:06

Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietan, Azpeitiak Ataunen kontra jokatuko du gaur, ostirala

22:00etan hasiko dira partidak

Gaur, ostirala, Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdiak izango dira jokoan Frontoi Txiki pilotalekuan. Izan ere, gaur jokatuko dute Azpeitiak eta Ataunek elkarren kontrako joaneko finalerdietako partida.

Ilunpo kide Jesus Ruiz Argandoñaren arabera, "hirugarren partida erraz irabazteko modukoa izango da, baina lehenengo bietan jokatu beharra daukagu irabazteko". .22:00etan hasiko dira partidak.

Aurretik Bergarari irabazita

Final-zortzirenetan Bergararrak izan zituzten kontrario azpeitiarrek. Bergaran 0-3 irabazi zuten Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek eta joan den ostiralean, berriz, Azpeitian, 2-1 irabazi zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide