Urrezko Aizkolarien txapelketako finala jokatuko dute larunbatean Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus 2008ko eka. 6a, 15:06

Floren Nazabal eta Donato Larretxearen arteko norgehiagoka izango da

Nagusien finalaz gain, gazteen beste bi final ere jokatuko dituzte

Larunbatean, hilak 7, Urrezko Aizkolarien Buruz Buruko Txapelketako final nagusia jokatuko dute Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Floren Nazabal eta Donato Larretxearen arteko norgehiagoka izango da. 6 ekinalditan, 24na enbor ebaki beharko dituzte bi aizkolariek. Nazabalek jantzi zuen txapela aurreko urtean, Olasagastiri irabazi ondoren. 22:30ean hasiko da finala.

Gazteen arteko lehia

Nagusien finalaz gain, gazteen beste bi final ere jokatuko dituzte. 23 urtez azpikoen artean Jon Rekondo iazko txapelduna eta Ugaitz Mugertza ariko dira. 18 urtetik beherakoetan, berriz, Donato Larretxearen seme Oihan Larretxea eta Ander Erasun ariko dira nor baino nor. Larretxea aita semeak ariko dira, beraz, larunbatean Azpeitian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide