Euskal Herriko historiaurreari buruzko hitzaldia, gaur, Esklabetan

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 9a, 12:06

Azpeitia Nabarralde taldeak antolatuta, Joseba Asiron historialariak emango du hitzaldia, 21:00etatik aurrera

Apiriletik ekaina bitartean hainbat mahai-inguru eta erakusketa egin du taldeak

Euskal Herriko historiaurrea izeneko hitzaldia emango du, gaur, Joseba Asiron historialariak. 21:00etan jarri dute hitzordua, Esklabetako elizan. Gai honen inguruan mahai-ingurua egingo da leku eta ordu berdinean, ekainaren 16an.

Azpeitiko Nabarralde taldeak antolatu duen Euskal Ikasketak ekimenaren baitako hitzaldia da gaurkoa. Apiriletik ekaina bitartean hainbat mahai-inguru eta erakusketa egin du taldeak Azpeitian, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen babesarekin.

Honenbestez, ekainaren 16ko mahai-inguruarekin bukatuko da Euskal Herriaren errealitateari eta historiari buruz hausnarketa egiteko asmoz antolatu duten ekimena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide