Azpeitiak 2-1 irabazi dio Atauni, Herriarteko finalerdiko joanekoan

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 9a, 12:06

Kadeteek galdu arren, jubenilen eta nagusien garaipenekin abantaila lortu dute itzuliko neurketarako

Datorren larunbatean jokatuko dituzte itzuliko partidak

Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdiko joanekoan ostiralean Atauni hiru partidetatik bi irabazita, Azpeitiak gero eta gertuago du Donostiako finalerako txartela.

Kadeteak eta jubenilak ez ziren ondo ibili Ataungo jokalarien kontrako partidetan. Azpeitiko taldeko gazteenek 22-9 galdu zuten, partida kaskarra eginez. "Ez da normala izan, oso urduri atera dira-eta", azaldu du Ilunpe Pilota Elkarteko kide Jesus Ruiz ArgandoƱak.

Jubenilek eta helduek, berriz, garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. 22-20 irabazi zuten jubenilek, eta helduen partida 22-5 emaitzarekin bukatu zen.

Frontoi Txikia Azpeitiko eta Ataungo ikuslez bete zen. Datorren larunbatean jokatuko dituzte itzuliko partidak, 18:00etan, Ataungo pilotalekuan.

Beste finalerdian Hernanik 1-2 galdu zuen Donostiaren kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide