Pello Arruek irabazi du Amuarrain Arrantza Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 11a, 11:06

Txapelketan parte hartu duten 29 arrantzalek 60 amuarrain harrapatu dituzte guztira

Amuarrainik handiena, Joseba Lizarraldek harrapatu zuen: 407 gramokoa, hain zuzen ere.

Herri Mailako XVII. Amuarrain Arrantza Txapelketa jokatu zen igandean, Urola ibaian, eta arrantzale onenaren saria Pello Arrue Aldalurrek jaso zuen. Amuarrainik handiena, berriz, Joseba Lizarraldek harrapatu zuen: 407 gramokoa, hain zuzen ere.

Amuarrain txapelketan Alebin eta Infantil mailetako 29 arrantzalek parte hartu zuten eta guztira 60 amuarrain harrapatu zituzten.

Sailkapena

Orokorra

Irabazlea: Pello Arrue Aldalur

Amuarrain handiena harrapatu zuena: Joseba Lizarralde

Alebinak

  1. Xuban Arregi
  2. Ekain Arrizabalaga
  3. Sara Ramos
  4. Unai Montori
  5. Xabier Azpillaga

Infantilak

  1. Pello Arrue
  2. Imanol Altuna
  3. Alex Aizpuru
  4. Endika Arregi
  5. IƱaki Olaizola

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide