Ilunpek autobusa antolatu du Ataunen jokatuko diren final-erdietara joateko

Uztarria.eus 2008ko eka. 11a, 13:06

Herriarteko pilota txapelketako final-erdiak jokatuko ditu Azpeitiak larunbatean Ataunen

Autobuserako txartelak Frontoi Txikin egongo dira salgai, 18:00etatik 20:00etara bitartean

Herriarteko pilota txapelketako final-erdietako itzuliko partidak jokatuko ditu Azpeitiak larunbatean. Ataundarren kontra jokatuko dute herriko pilotariek Ataunen. 18:00retan hasiko dira partidak eta Ilunpe pilota elkarteak hara joateko autobusa antolatu du. 16:00retan aterako da autobusa anbulatorio aurretik eta txartelak Frontoi Txikin egongo dira salgai, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Joaneko partida Azpeitiak irabazita

Joan den ostiralean jokatu zuten Azpeitiak eta Ataunek joaneko partida Frontoi Txikin. Herriko pilotariek 2-1 irabazi zioten ataundarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide