uztarria.iragarkilaburrak.com, herriko iragarki laburren ataria

Uztarria.eus 2008ko eka. 13a, 14:06

EKTko Bertako Hedabideak SL-ren proiektua da eta dagoeneko erabilgarri dago

Etxeak, autoak, bizikletak, edo beste zerbait saltzeko eta erosteko, lana eskaintzeko eta eskatzeko eta beste aukera askotarako tresna izango da

Gaur, ostirala, abian jarri dute uztarria.iragarkilaburrak.com, herriko iragarki laburren ataria. Etxeak, autoak, bizikletak, kotxeak edo beste zerbait saltzeko eta erosteko, lana eskaintzeko eta eskatzeko, pisukideak bilatzeko eta beste aukera askotarako tresna izango da.

Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Bertako Hedabideak SL-ren proiektua da iragarki laburren azoka hau. Orri nagusia ondokoa izango da: iragarkilaburrak.com, baina gero, herri informazioari lotuta, atari txikiak sortu dituzte. Horietako bat da uztarria.iragarkilaburrak.com.

Interneten iragarkia bilatzea, horiei buruzko informazioa eskatzea eta iragarkiaren inguruko informazio gehiago posta elektronikoz jasotzea edonoren eskura egongo da, zerbitzua doakoa baita. Iragarkia jartzeko, berriz, egin beharreko bakarra erabiltzaile bezala erregistratzea da. Behin hori eginda, norbanakoek doan sartu ahal izango dute iragarkia webgune berrian. Interneten iragartzeaz gain, aukera dago paperean ere iragarkia publikatzeko. Norbanakoek bi bideak doan izango dituzte baldin eta saltzea edo alokatzea ez bada.

Astero papereko produktuan

iragarkilaburrak.com webguneko iragarkiak paperean ere plazaratuko dira astero. Datorren ostiralean aterako dute ehun mila aleko paperezko produktu batekin ostatutako proiektu hau. Zortzi orrialde izango ditu paperekoak eta 'Hitza'-ko harpidedunek egunerokoarekin batera jasoko dute ostiralero.

.15 herri-atari bat eginda

Uztarria Komunikazio Taldeak ezezik, Euskal Herri osoko 15 bat herri-atarik egin dute bat ekimenarekin, eta guztiek eskainiko dute tokiko iragarki laburren orrialde propioa, denak iragarkilaburrak.com orrialde nagusiarekin lotuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide