Ostiralean GR16 Bertsobidean kutur egitasmoko saio bat izan zen Azpeitian, Orkatz Kultur Elkartean. Azpeitia eta Zarautz aritu ziren nor baino nor bertsotan eta giro ederra sortzea lortu zuten. Azkenean entzuleek saio onena azpeitiarrek egin zutela erabaki zuten.
Bi herri horien arteko hurrengo saioa uztailaren 18an izango da, Zarauzko Bertso Astean.