Jose Luis Albizuri Hiru Handietako txapelduna, beste behin

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 16a, 11:06

Jose Luis Albizuri.

Iraupen luzeko probako marka hobetu egin du hiru minututan Azpeitian bizi den azkoitiarrak

.11 ordu eta 57 minututan burutu du proba

Jose Luis Albizuri Azpeitian bizi den azkoitiarrak Hiru Handiak iraupen luzeko mendi proba irabazi zuen larunbatean. 2002tik probako txapelduna izan da. Larunbatean, gainera, probako marka hautsi zuen: lasterketa 11 ordu eta 57 minututan bukatuta; hiru minututan hobetu du marka.

Larunbatean, Euskadi Irratiako Hiru Erregeen Mahaia saioan Albizurik esan zuenez, probaren lehenengo etapa "oso azkar" egin zuten eta batzuk nekatu eta atzean gelditu ziren. Bidean, lokatza asko zegoela ere adierazi zuen Albizurik irratian: "Gauez lokatza asko eta behe laino ikaragarria zegoen, askotan gelditu egin behar izan dugu marken bila. Gau txarra izan da". Hirugarren etapan inoiz ez bezala "sufritu" zuela zioen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide