Azpeitiak eta Donostiak jokatuko dute Herriarteko finala

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 16a, 13:06

Herriarteko Pilota Txapelketako Azpeitiko pilotariak, joan den astean, Frontoi Txikin.

Larunbatean Atauni 0-3 irabazi zioten Ilunpeko pilotariek

Igandean izango da finala, Donostiako Atano III.a pilotalekuan; finalerako txartelak Frontoi Txikin egongo dira, bihartik aurrera

Azpeitiak eta Donostiak jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finala, igandean, 10:30ean, Donostiako Atano III. a pilotalekuan. Azpeitiak finalerdietan Atauni aurre hartu (5-1 irabazita) eta finalerako txartela lortu du.

Indartsu daude Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariak, finalerdietan lan ona egin dute Ataunen kontra eta finalera pasatzea lortu dute, beste behin. Azpeitian Frontoi Txikin 2-1 irabazi zuten Ataunen kontra. Joan den larunbatean, berriz, Goierrin 0-3 egin zuten; haiek uste baino emaitza hobea eginez.

Kadeteetan, Azpeitiko Etxaniz eta Aizpuruk 15-22 irabazi zuten Mikel eta Ibai Arratibelen kontra (Azpetian 9-22 egin zuten). Jubeniletan izan zen borroka gehien, partida ikusgarria jokatu zuten, azkenean Ilunpeko Otamendik eta Murgiondok irabazi zuten 21-22 Jon Arratibel eta Albisuren aurka. Jurgi LarraƱagak eta Josu Uzkudunek azpeitiarren garaipena borobildu egin zuten, 5-22 irabaziz Zubizarreta eta Goikoetxeari.

Finalerako txartelak Frontoi Txikin bihartik aurrera

Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko den finalerako txartelak Ilunpe Pilota Elkarteak Frontoi Txikian duen bulegoan egongo dira salgai bihartik aurrera, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Beheko harmailetarako sarrerek 12 euro balio dute eta goikoek, berriz, 6 euro. Ilunpetik jakinarazi dutenez, autobuserako izen-ematea ere bertan egingo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide