Hilean behin, asteburutan, haurrentzako ekitaldiak izango dira

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 19a, 12:06

Igande eguerdirako Xalto pailazoaren emanaldia antolatu dute, 12:00etan, udaletxeko arkupetan

"Herriko hainbat toki eta auzotan antolatzen ere saiatuko gara", adierazi du Udaleko Gazteria Sailak

Udaleko Gazteria Sailak ekimen berria jarriko du martxan hil honetan bertan: hilero, ganadu feria izaten den aste horren buruan, igande goizean, herriko haurrentzako ekitaldiak antolatuko dituzte: "Ipuin kontalaria, magoa, pailazoak...". Gainera, ekitaldiak ez dituzte beti leku berean antolatuko: "Herriko hainbat toki eta auzotan antolatzen ere saiatuko gara", adierazi dute.

Hil honetan bertan hasiko dira ekimenarekin. Igandean, Xalto pailazoaren Show berria prestatzen emanaldia antolatu dute, 12:00etatik 13:00etara bitartean, udaletxeko arkupetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide