Aurtengo udan sei haur saharar etorriko dira Azpeitira. Saharautz Elkartasun Taldearen ekimenari esker, Azpeitiko sei familia prest agertu dira udan Saharako haurrak etxean hartzeko. Ekainaren 21 eta 22an iritsiko dira sahararren borroka gogoraraziko duten sei enbaxadore txikiak herrira.
Eskualdean 29
Saharautz Elkartasun Taldeak azken urteetan ahalegin berezia egin du Oporrak Bakean
ekimenaren bidez haur sahararrak uda hemen igarotzeko familiak bilatzen eta lan horri esker, aurten 29 ume izango dira Urola Kosta eskualdean. Zarauzko 11 familiek hartuko dute haur bana, Orioko batek, Aiako bik, Zumaiako seik, Getariako batek, Debako 2k eta Azpeitiko sei familiak ere bat egingo dute ekimenarekin.