Udal udaleku irekiek izango duten parte-hartzearekin gustura daude Udaleko Gazteria Sailekoak, "aurrenengo txandan 431 haur eta gaztek eman baitute izena, eta bigarrengoan 244k. Batzuk, gainera, bi txandetan hartuko dute parte".
Hilaren 30ean hasiko da lehen txanda eta bitartean gurasoekin bilerak deitu dituzte.
Udaleku Irekietako bilerak
Sindikatu Zaharrean. 19:00etan euskaraz egingo dituzte gurasoentzako bilerak, eta 20:00etan, berriz, gazteleraz.
- Ekainak 24, gaur: Udan Koxkor.
- Ekainak 25, bihar: Udan Jolas.
- Ekainak 27, ostirala: Udan Mugi.
Zapo Txoko gaztelekuan. 19:00etan. Ordu berean euskarazko eta gaztelerazko saioa.
- Ekainak 26, etzi: Udan Alai.
Eskutitzez. Udabentura programan izena eman dutenei, eskutitza bidaliko diete etxera udaleku irekietako antolatzaileek, informazio guztiarekin.