'Egin' itxi zutela 10 urte eta Joxean Agirre hizketan

Egin 2008ko eka. 24a, 12:06

Uztailaren 15ean beteko dira hamar urte Egin egunkaria itxi zutela. Urteurren horren harira eta Egin-en itxiera eta "adierazpen askatasunari eta informaziorako eskubideari egindako urraketa salatzeko", Egin: 10 urte izeneko bloga sortu dute. Blog horretan hainbat testu eta bideo zintzilikatu dituzte. Bideo horietako batean Joxean Agirre azpeitiar idazle eta kazetaria ageri da Egin-ek kultura arloan egiten zuen lana azaltzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide