Bide Ona Elkarteak antolatutako Sanjuandegiko II. Mendi Lasterketa igandean izango da, 10:30ean, Jose Antonio Agirre plazatik irtenda. Aurten lasterketaren data aldatu egin dute antolatzaileek, irailetik ekainera. "Iaz irailean antolatu genuen, baina garai hartan proba asko zeuden, eta horregatik aurten ekainean egitea erabaki dugu", dio Jesus Arakistainek, antolatzaileetako batek. Bide Ona Elkartekoen nahia lasterketan iaz baino lagun gehiagok parte hartzea da: "Gure nahia joan den urteko kopurua gainditzea da".
Iaz, I. Mendi Lasterketan 39 kirolarik
hartu zuten parte. "Orduan
baino jende gehiagok parte-hartzea
gustatuko litzaiguke", dio
Arakistainek. Gainera, II. Mendi Lasterketan sari gehiago banatuko
dituzte: "Lasterketan irtetea doan
da, eta bakoitzari elastiko bana
emango diogu. Gainera, opariak
zozkatuko ditugu eta lehen hiru
mutilentzako eta neskentzako sariak
izango dira". Urola Kostako Hitza
laguntzailea da.
II. Mendi Lasterketa
Lasterketaren eguna: Ekainak 29, igandea.
Irteera: Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazatik,10:30ean.
Ibilbidearen luzera: 14 kilometro.
Ibilbidea: Sanjuandegitik irten eta Oñaztik, Sistiaga Errekatik barrena, berriro Sanjuandegira.
Izena emateko tokiak.
- Aitzaki Kirolak-en: 943 150738.
- Udal igerilekuan.
- www.herrikrossa.com helbidean.
- Lasterketaren egunean, hasi baino ordubete lehenago, Jose Antonio Agirre plazan bertan.
Parte-hartzea, dirutan. Doakoa da.