Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik adierazi dutenez, uztailaren 12an, erretiratuek Xoxoteko eguna ospatuko dute. Eta urtero ohi bezala, erretiratuak mendira eramateko mendiko ibilgailuak behar dira.
Horregatik, era horretako ibilgailuak edota land-rover erakoak dituztenei deia egin diete: "Egun horretan herritarrak garraiatzeko prest baleude lehenbailehen udaletxean izena emateko eskatzen diegu".
Ibilgailuen jabeak Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetara zuzendu daitezke edota 943 157192 telefonora deitu.