Uztailaren 13an eta 20an kanpoko kirolgunea itxita egongo da

Uztarria.eus 2008ko uzt. 4a, 13:07

Kiroldegiko tabernatik kudeatzen dira igandeetan kanpoko guneen zerbitzuak

Tabernakoek oporraldia egingo dute uztailaren 7tik 21era eta horregatik egongo da itxita kanpoko kirolgunea egun horietan

Uztailaren 13 eta 20 igandeetan, Garmendipe kanpoko kirolgunea itxita egongo da. Kiroldegiko tabernatik kudeatzen dira igandeetan kanpoko guneen zerbitzuak. Tabernakoek oporraldia egingo dute uztailaren 7tik 21era eta itxita egongo da bitarte horretan taberna. Hori dela eta egongo da itxita kanpoko kirolgunea uztailaren 13an eta 20an. Belar artifizialeko zelaiak, eta teniseko eta paddle-eko pistek osatzen dute gune hori.

Gainontzean, uztailean eta abuztuan, ohiko ordutegian egongo da zabalik kiroldegia astelehenetik larunbatera; goizean 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00retatik 22:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide