Igandean eskualdeko errepresaliatuak omenduko dituzte Xoxoten

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 4a, 15:07

Urtero egiten den ekitaldian Amnistiaren Aldeko Mugimendiaren aurkako epaiketa ere gaitzetsiko dute

Bazkaria 14:00etan izango da, eta txartelak ohiko lekuetan egongo dira salgai

Igandean, uztailak 6, eskualdeko errepresaliatuen aldeko omenaldia egingo du Urola Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Urtero bezala, Xoxote mendian elkartuko dira 13:00etan.

Aurten Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa ere gogoan izango dute, eta epaiketa hori gaitzetsiko dute eskualdeko osoko hainbat herritarrek.

Bazkaria 14:00etan izango da, eta txartelak ohiko lekuetan salgai daudela jakinarazi dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide