Emakumeen Futbol Txapelketa iritsi da finalen bezperara

Uztarria.eus 2008ko uzt. 4a, 15:07

Hamasei taldek parte hartu dute txapelketan; bi mailatan banatuta jokatu dituzte partidak

Iluntzean poteoa eta afaria egingo dituzte txapelketan parte hartu dutenen artean

Emakumeen Futbol Txapelketa heldu da bukaerara, bihar (larunbata) goizean jokatuko dituzte azken partidak, finalak, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian.

Hamasei taldek jardun dute lehian, aurreko bi asteburutan, larunbatetan. Aurreko urteetan bezalaxe, giro ederra egon da txapelketakoen artean. Aurten gainera bi mailatan banatuta jokatu dute, Nazional mailan eta Erregional mailan, "talde bakoitzeko jokalariek futbolean duten esperientziaren eta mailaren arabera".

Emakumeen Txapelketako finalak bakarrik ez dituzte antolatu, ordea, larubaterako. Lehiaketari bukaera emateko, han parte hartu dutenek poteoa eta afaria egingo dituzte iluntzean. 19.30ean hasiko dira poteoan eta 21:00etan izango da afaria.

Egitaraua (uztailak 5, larunbata)

Maila nazionala

  • 10.00etan Arrasate-Azkoitiko gaztetxoak (A)
  • 10.40ean Hi sen bat-Gorrixek (B)
  • 11.20ean Zestuarrak-Zuko
  • 12.00etan FINALA A ta B partidetako irabazleen artean

Maila errejionala

  • 10.00etan Palistak-Zurt (A)
  • 10.40ean Lokotxerak-Gaxtiek (B)
  • 11.20ean Korrale_Txober
  • 12.00etan Tralara-Anbuko neskak
  • 12.40ean FINALA A ta B partidetako irabazleen artean.

Iluntzean

  • 19.30ean Poteoa OƱatz tabernatik hasita.
  • 21.00etan afaria kiroldegiko tabernan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide