Pourrak 116 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus 2008ko uzt. 7a, 15:07

Otsobeltz, xiklixta (Andoni Salegi).

Lehen hiru sailkatuez gain, 6, 12, 18, 24, 36, 48, 69, 100 eta 116. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten

Irabazleak 696 euro eramango ditu

Zortzigarren aldiz antolatu du Uztarriak Pourra, eta 116 parte-hartzaile izango ditu aurtengo jokoak. Uztailaren 27an bukatuko da Tourra. Orduan amaituko da Pourra ere. Bitartean, Pourrako eta Tourreko sailkapenak egunero argitaratuko dira uztarria.com-en. Horrez gain, Etxe-Zurin, Amaian, Orkatzen, Errekan, Iraurgin, Auntxanean, Ziklos Benin, Erreka Biken, Aitzaki Kirolaken eta Ziripot soziedadean ostiralero utziko ditu Uztarriak sailkapenak, jendeak ikusteko.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak, eztabaida... jarraitzeko, gogoratu, Pourra'08ren helbidea: uztarria.com/pourra/2008

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 22:00etan hasiko da banaketa eta txosnetako eszenatokian egingo da. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 696 euro eramango ditu. Bigarrenak 464 eta hirugarrenak 232. Aurten, ordea, lehen hiru sailkatuez gain, 6, 12, 18, 24, 36, 48, 69, 100 eta 116. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute.

  • 1goak: 696 euro.
  • 2. enak: 464 euro.
  • 3.enak: 232 euro.
  • 6.enak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • 12. enak: Erreka Bike-n oparia.
  • 18. enak: Ziklos Beniren oparia.
  • 24. enak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 36. enak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia.
  • 48. enak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua.
  • 69. enak: Etxahun Gutiziaken oparia.
  • 100. enak: Uztarriaren saria.
  • 116.enak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide