Hi Sen Bat eta Lokotxerak garaile

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 8a, 11:07

Goiko argazkian, Nazional mailako finalistak (Hi Sen Bat eta Arrasate) eta behekoan, Erregionalekoak (Lokotxerak eta Palistak).

Azpeitiko Emakumeen Hirugarren Futbol Txapelketan hamasei taldek hartu dute parte, bi mailatan banatuta

Larunbatean jokatu zituzten lehiaketako finalak Garmendipeko belar artifizialeko zelaian

Azpeitiko Emakumeen Hirugarren Futbol Txapelketako finalerdiak eta finalak jokatu ziren joan den larunbatean, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian. Nazional mailan finala Hi Sen Bat eta Arrasate taldeen artean jokatu zuten finala, eta Hi Sen Bat izan zen irabazlea 2-1 eginda. Erregional mailan, berriz, Lokotxerak eta Palistak taldeen artean izan zen azken norgehiagoka eta Lokotxerek irabazi zuten, 6-0 eginda, alde nabarmenarekin.

Hamasei talde jokoan

Emakumeen futbol txapelketan hamasei taldek jokatu dute eta giro ederra izan da txapelketak iraun duen hiru asteburuetan, hala esan dute antolatzaileek. Aurten gainera, bi mailetan banatuta jokatu dituzte partida guztiak: Nazionala eta Erregionala. "Hirugarren aldiz antolatu dugu, eta parte-hartze kopurua dagoeneko egonkortuta dago, urtero hamasei taldek jokatzen baitute", azaldu dute txapelketaren antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide