Erremonteko bigarren finalerdia ere erabakita

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 8a, 11:07

Bereziartua-Etxezabal bikoteak 40-23 irabazi zion Matxin III.a-Baleztenari

Zalakain-Agirrezabalek, berriz, 40-32 irabazi zioten Ibarzabal-Ioni

Azpeitiko Erremonte Txapelketako bigarren finalerdia nortzuk jokatuko duten ere erabakita gelditu zen ostiralean egindako kanporaketetan. Bereziartua-Etxezabal bikoteak "nahiko erraz" irabazi zion kanporaketa Matxin III.a-Baleztena bikoteari: 40-23.

Bigarren kanporaketako partidan, "borroka gogorragoa" izan zen Izarraitz pilotalekuan, eta azkenean Zalakain-Agirrezabala bikoteak aurrea hartu zion Ibarzabal-Ion bikoteari: 40-32.

Erremonte Txapelketako finalerdiak, ostiralean jokatuko dituzte, 22:30ean, Izarraitz pilotalekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide