Zestoako Ekain leizea Gizateriaren Ondare izendatu berri du Unescok. Quebecen (Kanada) atzo, astelehena, Unescoren Mundu Ondareko Batzordearen 32. Konferentzian adostu zuten izendapena.
Gaur egun, Ekaingo leizea jendearentzako itxita dago, margoei babesa eta kontserbazioa bermatzeko. Dena dela, Ekain Berriren erreplika uda honetan zabaltzeko asmoa dute Zestoan, jatorrizko kobazulotik gertu.
Ekainekin batera, SantimamiƱe eta Altxerriko leizeek ere, besteen artean, izendapena jaso dute Unescoren eskutik.
Azpeitiarrek aurkitua
Ekaingo haitzuloa eta bertako margoak Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri azpeitiarrek topatu zituzten, 1969an.