Orkatz Kultur Elkarteak Klik
argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketako gaia oporrak eta euskal presoak izango da. Hala, herritarrek oporretan doazen tokira doazela, euskal presoak gai hartuta ateratako argazkiak jasoko dira. Antolatzaileek zenbait ideia ere luzatu dizkiete lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenei: "Euskal Presoen aldeko maindirea erabili daiteke munduko txoko desberdinetan argazkiak ateratzeko".
Irailaren 30 baino lehen
Lehiaketa irekita dago dagoeneko eta irailaren 30a baino lehen entregatu beharko dira argazki denak Orkatzen bertan. Irudiak edozein formatutan onartuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Gero, urrian, erakusketan jarriko dituzte jasotako argazki guztiak Orkatzen.