Azpeitiak Markinaren kontra jokatuko du herriarteko pilota txapelketa

Uztarria.eus 2008ko uzt. 9a, 13:07

Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren baitako partida izango da

Frontoi Txikian ariko dira, larunbatean, Gipuzkoako eta Bizkaiko txapeldunak nor baino nor

Azpeitia garaile atera zen Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan. Ekainaren 22an, 3-0 irabazi zion finala Donostiari. Orain, Euskal Herriko herrietako irabazleen arteko txapelketan izango da Azpeitia, eta Markina, Bizkaiko txapelduna, izango du kontrario lehenengo partidan.

Frontoi Txikian ariko dira, larunbatean, hilak 12, Azpeitia eta Markina nor baino nor. 22:00etan hasiko da partida.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide