Saninazioen hasierako txupinazoa zuzenean emango du Erlo telebistak

Berria 2008ko uzt. 9a, 17:07

Hilaren 30ean saio berezia egingo du Azpeitiko udaletxetik

Urola Kostako telebistak udan programazioa arindu egingo du

Oharra. Erlo telebistak gaur jakitera eman duenez, ez du txupinazoaren zuzeneko jarraipenik egingo, baizik eta 13:30etik aurrera orduko irudiak eskainiko ditu

Uda garaian ez da festarik falta izaten, eta Erlo telebistak Urola Kostako herrietako jaien jarraipena egingo du. "Azpeitian hilaren 30ean San Inazio festei hasiera emango dien txupinazioa botako dute, eta guk saio berezia egingo dugu zuzenean udaletxetik", Iban Bengoetxea Erloko programazio arduradunak. Horrez gain, Zarauzko Kale Antzerki Topaketen berri ere emango dute. Gainontzean, haurrentzako marrazki bizidunak eta dokumental sorta izango dira ikusgai.

Udan Erlo telebistako programazioa arindu eta erritmo lasaiagoan ariko dira lanean. "Uztaila eta abuztuan telebista gutxiago ikusi ohi da, eta langileok ere oporrak hartuko ditugunez, hainbat saio errepikatuko ditugu", adierazi du Bengoetxeak. Albistegiak ere arinago landuko dituzte, baina Urola Kostan gertatzen den guztiaren berri emango dute.

Erlo telebista: eskualdeko erreferente izatea erronka

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide