Hirukoen txapelketan Iraurgiko jokalariak txapeldun

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 11a, 11:07

Iraurgi Saskibaloi Elkarteko 62 jokalari Galizian daude saskibaloi udalekuetan

Han jokatutako hirukoen txapelketan izan da garaile Iraurgi

Iraurgi Saskibaloi Elkarteko 62 jokalari saskibaloiko udalekuetan ari dira parte hartzen Galizian, Ribadeoko kanpusean. Han jokatu duten hirukoen txapelketan Iraurgiko jokalariak izan dira irabazleak: nesketan, Ana LarraƱaga; mutiletan, Aitor Zubizarreta; eta txikietan Jon Zabarte.

Nesketan, finalean Iraurgiko bi aritu ziren nor baino nor: Ana LarraƱaga eta Eider Bereziartua. Azkenean, aurrenekoak irabazi zuen txapelketa. Zubizarretak bi seniorren aurka jardun zuen, baina hiruko gehien sartzea berak lortu zuen. Txikietan, Zabarte izan zen txapelduna, baina Iraurgiko Ignacio Egigurenek ere "aipatzeko moduko lana" egin zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide