Azkargorta, Valentziako kirol arduradun orain?

Uztarria.com 2008ko uzt. 11a, 19:07

Juan Villalonga klubeko kudeatzaile berriak eraman nahi du hara

Azpeitiarra Espainiako Ligara itzuliko litzateke modu horretara

Azkeneko albistea (hilak 14, 10:50). Sinatu du

Xabier Azkargorta (Azpeitia, 1953) Espainiako futbol Ligara itzul daiteke, Valentzia Lehen Mailako klubak fitxatu egin nahi baitu. Ez, ordea, entrenatzaile posturako, kirol arduradun nagusia izateko baizik. Entrenatzaile azkeneko aldiz Mexikon aritu zen, 2005ean, Chivas taldean.

Valentziak aste honetatik klubeko kudeatzaile berria dauka —Juan Villalonga—, eta honek eraman nahi du hara Azkargorta. Negoziatzen dabiltza, eta Valentziako iturriek diote laster helduko direla akordiora.

Atzerrian ia beti

Azkargorta, Lagun Onak-en izan zen entrenatzaile, gero Ondarroan ere bai. Harrezkero, beti Euskal Herritik kanpo egon da karguetan.

1982. Nastic Tarragona (Katalunia).
1983-1986. Espanyol (Katalunia).
1986-1987. Valladolid (Espainia).
1987-1989. Sevilla (Espainia).
1989-1991. Tenerife (Espainia).
1992-1994. Boliviako selekzioa.
1995-1996. Txileko selekzioa.
1997-1998. Yokohama Marinos (Japonia).
2003-2005. Real Madrilen (Espainia) nazioarteko eskolaren zuzendari.
2005. Chivas (Mexiko).
2006. Duela bi urte Pekinera (Txina) joan zen, Real Madrilen enkarguz, Guoan klubeko kirol eta azpiegitura arloak antolatzera doa.

Azkeneko albistea (hilak 14, 10:50). Sinatu du. Xabier Azkargortak eta Valentziak lortu dute akordioa, eta sinatu dute hitzarmena. Ostiral arratsaldean bertan eman zuten horren berri hango komunikabideek. Klubak gaur (astelehena) egin du ofizial.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide