Pentsioa hobetzeko eskaera udaletxean egin behar da

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 14a, 12:07

Eskaerak, astelehenetan edota asteazkenetan egin daitezke udaletxean

Aurten bi pentsiodun motari eragingo dio

Eusko Jaurlaritzak eskainitako pentsioa hobetzeko aukera baliatu nahi duten herritarrek udaletxean eskaera egin beharko dute. Eskari hoiek jasotzeko Udalak astelehena eta asteazkena hartuko ditu; datorren astelehenetik aurrera.

Eskaria egiteko udaletxean ez dago aurrez hitzordua eskatu beharrik, baina astelehenetan eta asteazkenetan bakarrik eskatu daiteke Pentsioak Osatzeko onartutako azken legea ezartzea.

Eusko Jaurlaritzaren Pentsioak Osatzeko legea hainbat fasetan ezarriko dela azaldu du Udalak. Aurten, bi pentsiodun motari eragingo dio: hilean 700 euro edota urtean 8.400 euro jasotzen duten norbanakoei, edota hilean 875 euro edota urtean 10.500 euro jasotzen dituzten bikoteei.

Aurkeztu beharrekoa

Pentsioak Osatzeko legea ezartzeko eskaera udaletxean egin behar dute herritarrek, astelehenetik aurrera. Eskaria egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa hau da: Nortasun Agiriaren fotokopia, eskaera egiteko ziurtagiria (udaletxean eskatu daiteke, INSSko pentsioaren agiria, errentaren ziurtagiria eta bankuko kontu zenbakia (bankuko libretaren aurreneko orriaren fotokopia eramatea eskatu dute).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide