Euskal Herriko Herriarteko aurreneko partida irabazi egin du Azpeitiak

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 14a, 13:07

2-1 egin dute Bizkaiko ordezkari Markinaren kontra

Itzulikoa larunbatean jokatuko dute, Markinako Karmen jaien baitan, 11:00etan hasiko dira

Azpeitiak Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako lehen partida joan den larunbat iluntzean jokatu zuen Markinaren kontra Frontoi Txikian; 2-1 irabazi zuten Ilunpekoek. Kadeteetako partida galdu egin zuten alde handiarekin, 10-22. Baina, Jubeniletan eta Afizionatuetan garaile izan ziren Ilunpeko pilotariak, 22-21 eta 22-18 eginda, hurrenez hurren.

Orain, itzulikoa jokatu beharko dute Bizkaiako ordezkaria den Markinaren kontra, larunbat goizean, 11:00etan, Markinako Karmen jaien baitan. "Han ere irabazteko aukerak ditugu, aurrenengo mailan ez, baina beste bi partidak irabaziko ditugulakoan nago", Jesus Ruiz ArgadoƱa Ilunpekoak.

Gipuzkoa (Azpeitia) eta Bizkaiko (Markina) ordezkarien arteko irabazleak, Araba edo Nafarroako ordezkarien kontra Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finala jokatuko dute. Santio egunean izango da finala, oraindik ordua eta lekua zehazteko daude.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide