Azpeitiko plazan, orain arte, Udaleko alderdietako ordezkarientzako zenbait aparkaleku gordeta egoten ziren. Hori adierazten zuten lurrean margotutako R hizkiek. Orain, ordea, plaza pribilegiatu horiek kentzea erabaki du Udalak.
Xanet Esnaola alkateordearen arabera, "Alde Zaharrekoek ere plazako aparkalekuak erabiltzeko premia badute eta ondo etorriko zaizkie plaza horiek beraiei ere".
Herrian zehar, errepideetako pintaketak ari dira burutzen egunotan eta hori aprobetxatuz, ezabatu dituzte dagoeneko herritarrei aparkatzea galarazten zieten R hizkiak. Aurrerantzean, gainontzeko aparkalekuen funtzio bera izango dute plaza horiek.